Gu, Lide Azueta, Alaitz Egaña, Ane Extremiana
eta Irati Etxarri gara. Aurten, euskal pilotako irakasgaia dugunez, kurtso
hasieran esku pilota espetxeetan sustatzeko talde bat sortu genuen eta gure
proiektua aurrera eramatea erabaki dugu.
Euskal pilotak betidanik indarra, lotura eta
garrantzia handia izan du gure kulturan eta gure lurraldeetan, baina leku
batzuetan ez da inoiz praktikatu, adibidez, espetxeetan.
Zergatik ezin da espetxeetan euskal pilota
praktikatu? Zergatik presoek ezin dute euskal pilota ezagutu eta praktikatu?
Espetxe askotan ez da euskal pilota praktikatzen, eta orduan bertan dauden
presoek ez dute kirol dibertigarri hau ezagutzen. Horregatik, bai gure kultura
bultzatzeko, aktibitate hau ez galtzeko eta bertan dauden presoak beraien
denbora beste modu batean pasatzeko, euskal pilota bertan praktikatzea ideia
ona dela pentsatu dugu.
Gure helburu nagusia espetxeetan euskal pilota
sustatzea eta bertan dauden presoak dibertitzea da, beti ere gure kulturaz
zerbait ikasten dutela kontuan izanda. Orduan, beraiek kirol honetaz informazio
gehiago edukitzeko, espetxeetara joatea eta bertan euskal pilotako hainbat
jokamolde erakustea pentsatu dugu, ondoren bertatik irtetzean berain inguruko
jendeari erakusteko eta euskal pilota munduan zehar zabaltzeko.
Presoen aisialdirako ekintza bat bihurtzeaz
gain, beraien egoera errezago eramateko eta dituzten arazoetaz ahazteko tresna
bat bihurtzea nahi dugu, euskal pilotak, burua jolasez beteriko mundu batera
eramaten dizulako eta aurpegian irribarre bat ateratzeko gai den kirol bat
delako.


Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila
ErantzunEzabatu1-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko akatsak:
Ezabatu-Datuak jasotzeko iturri ezberdinak, ez dituzue 5 erabili.
-Bisitatutako kartzelaren instalazioen argazkiak ez dira ageri.
-Grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili.
-Bideoa egitean, ez dira taldekide guztiak agertzen bertan. --Elkarrizketan guztiek egin dituzue galderak? Ezin da ziurtatu.
-Ortografia akatsak, bloga birpasatu: mugitze (mugitzea), arratzaldero (arratsaldero), hari garena (ari garena), azteartero (asteartero), gimnaziora (gimnasiora), beraieri erabakitzen dute (beraiek), hobetoa (hobeto), berak ere tesia egiten ari delako (bera), zeren eta badakizu ba garramtzitsua dela momentu horiek bizitzea (...), etab.
-Ez litzake hobe "PROIEKTUA" leihatila "SARRERA"-ren ondoren ipintzea?
2-Ebaluazio irizpide zehatzen akatsak:
-Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak.
-Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak: zein adinetako emakumeak? Urritasuna dutenek ere parte har dezakete?
-Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia.
-Material baliabideak (tipologia eta kopurua).
-Aurreikusitako gastuak.
-Bestelakoak (zuekin harremanetan jartzeko modua.
3-Kalifikazioa:
8
Asier Intxaurbe Gorostiza
ErantzunEzabatuJarduera Fisiko eta Kirol fakultatea, lehenengo maila.
Haitz Amunarriz Tife
ErantzunEzabatuHezkuntza eta Kirol Fakultatea, lehenengo maila.
Mikel Iraola Uribarrena JFKZ 1
ErantzunEzabatuEgileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuAras Karakus San Martin JFKZ 1.maila
ErantzunEzabatuEider Altube Iturricastillo
ErantzunEzabatuJFKZ 1.maila
Xabier Azconizaga Aguirrezabal, JFKZ 1.Maila
ErantzunEzabatuEgileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuJFKZ. Pilota eta tenisaren oinarriak.
ErantzunEzabatu1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
ErantzunEzabatu1.1. Informazio iturriak nahiko eskasak dira, izan ere, artikulu bakarra erabili dute. Dena den, horrez gain, bideo bat eta elkarrizketatik ere jaso dute informazioa.
1.2. Aurkezena argia da, ordenatua eta zehatza.
1.3. IKT tresnak erabiltzen dituzte: bideoa, argazkiak…
1.4. Blogaren diseinua egokia da, argia, ikusgarria eta antolatua.
1.5. Agertzen diren bideoetan bi taldekide ageri dira. Baina ezin dut erran denek parte hartu duten edo ez, ez dago horren frogarik.
1.6. Hizkuntza zuzena, aberatsa eta argia. Ortografia akatsik ez.
2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
Proposaturikoaren sarrera egiten dute, testuingurua, helburuak, jarduerak eta ariketak zehazki…azalduz. Mami aldetik gaia ongi landu dute. Bertzelako datuak falta dira soilik: kontaktua, gastuak, antolatzaileei buruzko informazioa… Hori osatzea falta zaie, eduki aldetik ongi baitago.
3. Blogaren nota: 8
4. Ane Fagoaga Izquierdo, JFKZ, 1.maila
Hasteko, blogaren diseinua asko gustatu zaidala esan beharra dut, erakargarria da eta atal ezberdinak ditu. Testu eta hizkuntza aldetik, zehaztasunez idatzita dago, ortografia akatsik gabe eta horrez gain, testua oso ordenatua dago. Informazio iturri aldetik, blogean aipatuta daude eta horrez gain, elkarrizketa ere ikus dezakegu. Tresnak eta hauen erabilera ere nabarmendu ditzakegu blogean zehar.
ErantzunEzabatuIrizpide zehatzei dagokionez, deskribapen orokorra edo sarrera ikus dezakegu eta horrez gain, proiektuaren helburuak zeintzuk diren ere aipatu dituzte. Argi geratzen da zertaz joango den bloga eta zein izango da taldearen funtzioa proiektuan. Taldearekin kontaktuan jartzeko baliabiderik ez dago, beraz, konplikatua bihurtzen du hauekin kontaktuan jartzea. Bestetik, argazkiak eta bideoak ipini dituzte (beraiek egindakoak gainera, horrek eskatzen duen lanarekin), baina, aurreikusitako gastuak ez dituzte aipatu. Orokorrean oso lan ona, sinplea, baina, ondo azaldua. Gainera, gai honi buruz informazioa bilatzea ez da erraza.
Nire nota: 8,5
Adrian Pajares Dominguez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1. Maila.
1. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIEN INGURUKO OHARRAK
ErantzunEzabatu1.1. Testuan 4 informazio-iturri erabili eta aipatzen dituzte, 3 idatzizkoak direnak ( bai liburu eta baita aldizkariren bat erabilita) eta azkeneko bat bideo bat dena. Elkarrizketa bat egin dute, baina ez dira blogean aipatzen dituzten espetxeak bisitatzera joan. Erreferentziak zuzenak.
1.2. Aurkezpena nahiko argia da, testua ordenatua dago eta eskemaren bat erabiltzen dute, lagungarriak izan daitezkeenak.
1.3. IKT tresnen erabilerari dagokionez, bideoak eta argazkiak erabili dituzte, audioak eta foroak ez ordea.
1.4. Blogaren diseinuari dagokionez, erabiltzeko erraza dela esan dezakegu, atal desberdinak ditu, ordenatua dago, baina erakargarritasunari dagokionez, kolore beltzak ez du oso erakargarri egiten, egia esan.
1.5. Kolaborazioari dagokionez, suposatzen da denek parte hartu dutela bloga eratzeko orduan, eta bideoetan, grabatzen duena izan ezik, parte hartzaile guztiak agertzen dira.
1.6. Erabilitako hizkuntza aberatsa da eta garrantzirik gabeko baten bat kenduta, ez dago ortografia akatsik.
2. EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZEN INGURUKO OHARRAK
- Sarreran espetxeetako emakumeen egoera euskal pilotarekiko zein den eta hori aldatzeko haien proposamena zein den azaltzen dute. Antolatzaileak haiek dira, hau da Jarduera fisiko eta kirolaren zientziako Fakultateko ikasle talde bat, lukratzeko asmorik ez duena. Jardueratan parte har dezaketen bakarrak espetxeetan dauden emakumeak dira. Erabiliko dituzten instalazioak suposatzen da espetxeetan dauden frontoiak direla ( ez da zehazten bertatik kanpoko beste frontoirik erabiliko duten). Jarduerak aurrera eramango dituzten pertsonak ere ez dira zehazten, eta materialari buruz ere ez da informazio askorik ematen.
- Proiektuaren helburuak nahiko argi azaltzen dira sarreran. Jarduerak ez dira asko baina oso ondo azalduta daude. Ez da gastuei buruzko daturik ematen. Blogaren eskuineko aldean galdeketa interesgarri bat agertzen da, blogean satzen den edozein pertsonak erantzun dezakeena.
3. BLOGAREN NOTA
- Nik blog honi 8 bat jarriko nioke.
IZASKUN LEOZ GARCIANDIA
1. BIKAIN
ErantzunEzabatu1.1.- Lau iturri jarri dituzte
1.2.- Honako bloga, oso ondo dago ordenaturik, dana dau bere lekuan eta oso erraza da gauzak topatzea.
1.3. Haiek, bideo (hiru video), argazkiak, eta foro bat jarri dituzte
1.4. Blogaren diseinua oso erakargarria da, nire ustez oso oso iluna eta tristea, baina orokorrean oso ongi dago, argia eta erabiltzeko erraza.
1.5. Kolaborazio lan bat izan da, haiek grabatu dituzten bideotan, talde honen partaideak agertzen baitira.
1.6. Hizkuntza aberatsa eta kalitatezkoa erabili dute, gainera erakartzen zaitu testua irakurtzeko.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Proposatutako jardueraren deskribapen orokor bat jarri dute, hau da, sarrera moduko bat.
• Euskal pilota espetxeetan sustatzeko proiektu bat da, irabazi asmo bakarra, emakume presoen dibertsioa dela uste dut.
• Praktikatzeko, eskura daukate, espetxeetan hormak dauzelako eta bertan esku pilotara jolasteko aukera daukate, baia ez dago interés haundirik espetxeen partetik hori egiteko
• Jarduera garatu daiteke espetxean, persona kopurua beti egongo dalako, baia behar bada presoei ez iakie interesetan
• Materialaren aldetik, espetxeetan pilotak egongo dira eta hormak daudenez, esku pilotara jokatu daiteke arazorik gabe.
• Proiektu honen helburu zehatzena, Emakume espetxeratuak eskupilotra jolastean datza.
• Aurreikusitako gastuak ez dituzte jarri.
• Ez dute haiekin harremanetan jartzeko modurik
• Liburu batzuen erreferentzia bat jarri dute
3. Nire ustez merezi duten nota, 9´5 bat da.
1-IRIZPIDE NAGUSIAK: Bloga oso ondo dagoela iruditu zait, bai diseinu aldetik nola eduki aldetik. Bloga oso txukun dagoela ikusten da, informazio ordenatuarekin. Honek erabilterrazagoa egiteaz gain, irakurterrazagoa eta erakargarriagoa egiten du. Bestalde, IKT tresnen erabilera nabarmena ere kontuan hartu beharra dago, hainbat argazki eta bideo erabili baitituzte. Gainera, erabilitako bideo batzuk beraiek grabatuak dira, eta horrek esplikazioak ulertzeko garaian argitasuna emateaz gain, kolaborazio lana egon dela esaten digu. Elkarrizketa bat egin dutela ere ikus daiteke. Hizkuntzari dagokionez, orokorrean argia eta egokia dela esan daiteke, nahiz eta ortografia akats batzuk egon.
ErantzunEzabatu2-IRIZPIDE ZEHATZAK: bloga sarrera batekin hasten da eta honek ondoren datorren informazioari buruzko ideia orokorra egiten laguntzen dizu. Horrez gain, oso ondo transmititzen dute zein den proiektuaren helburua eta nortzuk antolatzen duten, eta baita zeintzuk izango diren sustapenerako erabiliko diren ariketak ere (beraiek eginiko bideoek hobeto ulertzen laguntzen dute). Amaitzeko, harremanetan jartzeko moduren bat azaltzea ez litzatekela gaizki egongo pentsatzen dut, proiektuan parte hartu edo lagundu nahi duen edonork erabiltzeko.
3-Hau guztia kontuan hartuta, nire kalifikazioa: 9.
4-Eider Barba Balda, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.
Kartzelan pilota sustatzea oso ideia ona dela iruditzen zait, elkarrizketak, bideoak eta argazkiak asko laguntzen dute blogaren informazioa erakargarriagoa eta osatuagoa izateko. Blogean informazioa erraz aurkitzen da, modu egokian antolatu dituztelako edukiak. Nire ustez erreferentzi bibliografikoetan gehiago sakontzea falta zaie baina adibidez ekintzak azaltzerako orduan azalpenak eta bideoak jarraian ipintzeak, asko laguntzen du irakurleak, errazago ulertzeko bidean. Blogaren diseinua polita da, erabilitako hizkuntza garbia eta ulerterraza, blogaren helburua oso argi ikusten da, elkarrizketak lana asko aberasten duela uste dut… Beraz, oso lan polita burutu dute, zorionak.
ErantzunEzabatu8.5ekoa da nire nota.
- Ebaluazio irizpide nagusien oinarria:
ErantzunEzabatu1.1 Elkarrizketa landu bat dago eta beriaen helburua ondo argitzen daelkarrizketan ere.
1.2 Blog antolatua da eta nahi duzuna blgaren aldetik ikusi dezakezu.
1.3 Bideoak badaude eta gainera oso ondo daude, ondo azaltzen dute beraien jarduerak.
1.4 Blog argia da eta erraza. Ez da zaila nahi duzuna bilatzeko.
1.5 Bideo baten parte-hartzaile danak agerten dira.
1.6 Hizkuntzaren aldetik ondo dago eta erraza da irakurtzeko.
-Ebaluazio zehatzen inguruan
1. Sarrera bat erabiltzen dute eta ondo egokitzen dute beraien helburua.
2. Ez dute zehazten ze antolatzaile mota diren.
3. Edozein parte hartu dezake.
4. Instalazioak ondo zehazten dute eta gainera ondo azalduta.
5. Matelialaren aldetik ez dute ondo zehazten.
6.Gastuak ez dute jartzen.
7.Ez dute jartzen liburuen aipamenduak.
-Kalifikazioa: 9.
José Echaniz Osés, JFKZ 1.maila
Lehenik eta behin esan nahiko nuke hartu duten gaia ez dela batere erreza, gure taldeak buruan izan zuelako eta informazio oso gutxi topatu genuelako. Hori dela eta, informazio iturri gutxi izateak ez nau harritzen. Aurkezpena, oso ona dela esango nuke, koloreen eta diseinuaren arteko konexioa gustukoa baitut. IKT dezente jarri egin dituzte, baina gehiago ere jarri ahal izan dituzte duda barik. Hizkuntza aldiz, ezin hobea dela esango nuke.
ErantzunEzabatuBestetik, sarrera bat sortu dute, bertan beraien informazio orokorra emanez. Elkarrizketa batzuk egin dituzte eta proiektuari buruzko informazioa eman dute baita ere. Azken finean, oso ondo dagoen blog bat dela uste dut.
BEHIN BEHINEKO NIRE NOTA: 9
Blogean sartu bezain laster ikusten da diseinua oso ona eta landua dela. Informazioari dagokionez. Bloga ondo sailkatu dute, izan ere, oso argi dago informazioa eta erraza da blogean zehar ibiltzea. IKT baliabideei dagokionez, erabilera egokia egin dute, eta bideoetako batzuetan haiek agertzen dira. Proiektua ondo azaltzen da eta ondo planifikatuta dago.. Haiekin kontaktua ez da argi geratzen.
ErantzunEzabatuKalifikazioa: 8,5
-Xabier Azconizaga Aguirrezabal, JFKZ, 1. maila.
Bloga erabiltzea oso erraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
ErantzunEzabatuErreferentzietan artikulu bakarra gaineratu dute. Baina bideo batetatik informazioa jaso dutela ikusten da. Bideoak (ariketak azaltzeko), argazkiak, erabili dira. Bideoan taldekide guztiak ez dira agertzen, hau da, guztien parte hartzea ez da ziurtatzen. Elkarrizketaren bat egin dute baina idatziz dagoenez ezin da ziurtatu denak parte hartu zutela.
Sarreran ongi azaltzen dute beraien proiektuaren nondik norakoak. Instalazioak ondo zehazten dituzte. Helburuak oso ondo zehazten dituzte. 4 ariketa desberdin proposatzen dituzte, guztiak eskupilota modalitatekoak. Ez dituzte aurreikusitako gastuak aipatzen. Beraiekin harremanetan jartzea zaila izango litzateke ez dutelako mugikor zenbakirik edo sare sozialik eskaintzen. Egindako elkarrizketa oso interesgarria iruditzen zait.
NOTA: 9,5
Eider Altube Iturricastillo. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea 1.maila
1-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
ErantzunEzabatuEgiturari dagokionez gutxi dago aipatzeko: antolamendu sinplea eta erraza. Kasu honetan ez da oso argi ikusten lan taldean funtzionatu dutenik (agian lana banatu dute) baina emaitza oso ona da. Itxuraz oso erakargarria da bloga eta gainera irakurterraza da.
2-Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
Hizkuntzari eta ortografiari dagokionez ez dago azpimarratzeko ezer, akatsik ez dauka eta ulergarria da. Konbentzitu ez nauen gauza bakarra proiektuari garrantzi gutxi eman diotela da, proiektua gehiago landuko nuke. Orokorrean gai originala eta blog bikaina!!
3-Kalifikazioa: 9,5.
Mikel Zubieta
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Artikulu zientifikoa, Neriani elkarrizketa (ez duzue erreferentzietan gaineratu) eta bideo bat (agian ez du tokirik blog honetan, ez duzue uste?). Ekarpenak (artikulua) testuan aipatu behar da. Adibidez, zehaztu egileak eta urtea baieztapen honen amaieran “Bizi kalitateari dagokionez, osasuna oso faktore garrantzitsua da eta jarduera fisikoa egiteak osasunean eragin zuzena duela baieztatzen dute hainbat ikerlarik”.
1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
1.3. IKT-tresnen erabilera. Zuek sortutako bideoak oso interesgarriak. Argazkiak nondik atera dituzuen zehaztu. Online galdeketa eta audioa gaineratzea interesgarria.
1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (hainbat alderdi falta dira).
1.5. Kolaborazio lana. Bideoan ageri dira hainbat partaide. Elkarrizketaren audioak lagunduko zuen ikusten guztiok parte hartu duzuela.
1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ia ortografia akatsik gabea. Kontuz, “betebehar zein debekuekin batzuekin”; “arratzaldero”, “azteartero”, “gimnaziora”,
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Sarrera egokia da.
• Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak ez dituzue zehaztu.
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Zein kartzelatan egingo zenukete?
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia. Pilotalekurik badu kartzela horrek? Kanpora aterako dira? Hori egiterik badute, nongo pilotalekura?
• Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra) ez dira zehaztu. Garrantzitsua litzateke zehaztea nortzuk zer egingo duzuen.
• Material baliabideak (tipologia eta kopurua) ez dira zehaztu eta beharrezkoa da.
• Proiektuaren helburu zehatzak adierazi dira.
• Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. Oro har oso ongi deskribatu dira jarduerak, baina bote luzearen ariketa konplexuegia izan daitekeela uste dut, ezegokia lehenengo jarduera izateko. Ez duzue uste? Hobe, elkar erlazionatuz ongi pasatzeko ariketa sinpleagoak. Kontuan izan partaide batzuk ez direla gai izango pilota jotzeko.
• Aurreikusitako gastuak. Beharrezkoa da zehaztea nola ordainduko duzuen beharrezko materiala. Argi dago presoei ez diezuela izena ematerik kobratuko, baina proiektua bideragarria izateko laguntza ekonomikoa beharko duzue, ezta?
• Bestelakoak ez dira zehaztu (zuekin harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…).
• “baina leku batzuetan ez da inoiz praktikatu, adibidez, espetxeetan”, kontuz, hau ez dut uste egia denik.
• Emakume presoen bizipenak atalean gaineratu nork adierazten dituen aipu edo eduki horiek. Bestela, arraro geratzen da honelako esaldiak irakurtzea: “Horrela, ikerketa hau elkarrekintza sinbolikoaren ikuspuntutik egin da”.
3. Kalifikazioa: 8.
4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean