Zer da emakumeentzak jarduera fisikoa
espetxeetan egitea?
Zer eragin du beraien bizi-kalitatean?
Datuek adierazi dute emakumeen presentzia espetxeetan urria dela, eta
hau onuragarria izan beharrean aurkakoa izan ohi dela. Preso egoteak, muga
material eta subjetibo multzo bati egiten dio erreferentzia, mendekotasuna
bidelagun izanik, betebehar zein
debekuekin batzuekin.
Emakume presoen zapalkuntza gizonezkoena baino bortitzagoa, ezezagunagoa
eta isilpekoagoa da. Bizi kalitateari dagokionez, osasuna oso faktore
garrantzitsua da eta jarduera fisikoa egiteak osasunean eragin zuzena duela
baieztatzen dute hainbat ikerlarik, eragin positiboa izanik. Bizi kalitatean
eragiten duen beste faktore bat denbora da, espetxetatutako pertsona orok
etenaldi bat bizi baitu.
Gainera, kirola aldi zehatz baten egiten denez, tratamenduaren barnean
kokaturiko kirol-jarduerak pribilegio bihurtzen dira, presoek euren denbora
bere ahal izateko duten aukera gutxi horietako bat baitira. Beraz, jarduera fisikoa praktikatzeak,
emakumezko zein gizonezkoen artean eragina du maila psikologikoan, fisikoan,
sozialean zein afektiboan.
Horrela, ikerketa hau elkarrekintza sinbolikoaren ikuspuntutik egin da.
Hau gutxi balitz, teknika hautatzeko bi arrazoi hartu ziren kontuan:
1.
Hiru momenturen bizipenak dituen pertsonak elkarrizketatu (espetxeratu
aurretik, espetxean, ondoren).
2.
Askatasun egoeran egonik;
Teknika honen bidez informazio esanguratsuagoa
/ fidagarriago/ bortxa-egoeratik kanpora.
1- Denboraren aurkako estrategia
Elkarrizketatutako emakumeek espetxean sartzeko hasiera-data zuten
bezala, iraungitze-data ere ipinia zuten; hotz, denbora tarte bat, egun honen
etorrera zutelarik bizi-arnas.
Preso ohi hauentzat, askatasunean eta askatasunetik gabe denborak beste
esanahi bat duela azpimarratzen dute. Hala ere, denboraren aurkako borroka
horretan, jarduera fisikoa egitea estrategia eraginkorra zuen
elkarrizketatuentzat, batez ere egoera psikologikoetan, beraz, baita
bizi-kalitatearena.
2- Kirola espetxean bidelagun
Presoen
inguru sozial-afektiboa galdu egiten da espetxean sartzen den norbanakoarentzat.
Banaketa horien ondorioei buelta emateko gai izan zirela adierazi zuten,
noski kirola eginez, depresioa bezalako gaitzei aurre hartzea ahalbidetu
ziotelako.
Gainera, bitxikeri gisa, nekatzea zuten
helburu, nekeak lo egitea errazten zielako.
ONDORIOA
Jarduera fisikoak, hainbat arlotan onurak
sortzen zituela ere adierazi zituzten elkarrizketatuak, aldi berean
emakumeentzako kirol-eskaintza urria salatu eta praktikatzeko dituzten oztopoak
ere agertu ziren.
Gainera, espetxeak androzentrismotik izan dira
eraikiak, emakumeek estereotipoetan oinarritutako aisi-eskaintza urria
dutelarik.
Haatik, espetxeko politikan emakumeei
zuzendutako kirol eskaintza handitzea proposatzen zen;
●
Espetxe barruan lehiaketa txikiak antolatzea, kiroletan parte hartzen ez
duten emakumeei ikusle izateko aukera luzatzeko.
●
Kirol entrenamenduak izatea,
gorputz-heziketako monitore baten gidaritzapean.
● Bi talde osatzea; hastapen maila eta
entrenamendu maila bereiziz.
Emakume presoen zapalkuntza gizonezkoena baino bortitzagoa, ezezagunagoa
eta isilpekoagoa da. Bizi kalitateari dagokionez, osasuna oso faktore
garrantzitsua da eta jarduera fisikoa egiteak osasunean eragin zuzena duela
baieztatzen dute hainbat ikerlarik, eragin positiboa izanik. Bizi kalitatean
eragiten duen beste faktore bat denbora da, espetxetatutako pertsona orok
etenaldi bat bizi baitu.
Banaketa horien ondorioei buelta emateko gai izan zirela adierazi zuten,
noski kirola eginez, depresioa bezalako gaitzei aurre hartzea ahalbidetu
ziotelako.
Maitane Lopez Lasa
ErantzunEzabatuHezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1
Iruzkina:
ErantzunEzabatuSartu eta lehenengo inpresioa oso ona izan da, oso erakargarria egin zait kolore eta argazkien konbinazioa. Iturri ezberdinak erabili dituzte; bai interneteko orriak, aldizkaria, bideoak… bideoak gustatu zaizkit bereziki, eurek eginak direlako, eskatzen duen lanarekin. Berauen erreferentziak ere modu egokian jarrita daude. Proiektuaren deskribapen osoa orokorrean oso ongi dago, oso oso zehatz ageri dira egin beharreko jarduerak.
Blogaren diseinuari dagokionez, oso argia da eta ongi ulertzen da. Egokia da hasieran egoerari buruzko informazioa ematea, askok ez baitugu ezagutzen. Baita behin egoera ulertu eta gero proiektuaren helburu eta aurrera eramateko moduaren deskribapena ere, ongi ulertzeko moduko adibideekin.
Gastu eta irabazien datuak bota ditut faltan hala ere, edozein proiekturen gauzatzean garrantzitsuak dira.
Gainontzean ongi idatzita dago eta blogaren baloraziorako ematen duten aukera polita iruditu zait, horrelako txikikeriek bloga asko jazten dutela iruditzen zait.
Kalifikazioa: 8,5
Mendizabal Alberdi Ioritz, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzien fakultatea-1.maila
José Echaniz Osés
ErantzunEzabatuHezkuntza eta Kirol fakultatea. 1. maila
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu1. Blogean sartu eta lehen inpresioa ona izan da. Bisualki erakargarria eta gaia benetan interesgarria. Blogaren nondik norakoa ulertzeko jarraipen egokia du lanak, euskara aberatsa eta elkarrizketa interesgarria. Datu bilketarako iturri gutxi erabili dituzte beharbada baina gaia sakon aztertu dutela nabaritzen da. Irudiak eta bideoak bikain erabili dituzte.
ErantzunEzabatu2. Gaiaren zailtasuna kontuan hartuta lan bikaina egin dutela uste dut. Garapen egoki bat eman diote blogari, gaiaren nondik norakoak azalduz eta ondoren esku hartze bat proposatuz. Horrez gain, bloga baloratzeko jarritako bi galderatxoak interesgarriak iruditu zaizkit.
3. Blogaren kalifikazioa: 9
4. Beñat Zabala Murua, JFKZ Magisteritzatik
Blog honen helburu nagusia, euskal pilota espetxetan sustatzea da eta nire ustez lortu duzue
ErantzunEzabatu1. Elkarrizketa jarri duzue baina suposatzen dut asmatua izan dela. Emakumeen bizipena ere aipatu dute eta haien ikuspuntua deskribatzen saiatu duzue.
2. Bloga ondo aurkeztuta dago. Sarrera bat, emakumeen bizipena, elkarrizketa eta proiektuak aipatzen ditu. Nahiko ordenatuta dago. Agian, gai gehiago jarriko nituzke blogean (ez bakarrik, haien bizipena, elkarrizketa eta proiektua, baizik eta ondorioak, irudiak, esperientzia… jartzen). Gainera, espetxearen grafiko edo eskema bat jarriko nuke nolabait ikusleek kontuan hartzeko zeintzuk diren presoak dituzten tokiak edo eremuak eta jakiteko zer nolako zailtasunak dauden kirola egiteko (pilota hain zuzen).
3. IKTren erabilera egokia izan duzue. Zaila da espetxearen irudiak eta bideoak aurkitzea eta horregatik pixka bat eskasa aurkitu dut. Oso erakargarria izango litzateke bertako argazkiak edo bideoak zeren eta jendeari horrelako irudiak talka egiten die.
4. Bloga ulertzeko nahiko erreza da. Egitura sinplea du. Sarreratxo bat agertzen da hasieran non bloga zertaz doan azaltzen du laburki. Faltan botatzen dut agian, espetxeen tokiak, hau da, non kokatzen diren. Interesgarria izango litzateke datu hori. Gainera, pilota espetxetan sartzearen gastu orokorrak faltan botatzen ditut. Horrela, jendeak ideia bat izango luke zer nolako zailtasun dauden pilota espetxetan sustatzeko.
5. Hizkuntzari dagokionez, nahiko zuzena eta ulergarria da.. Akats ortografikoak ez ditut aurkitu eta euskara erakargarri batean idatzita dago.
-Blog honi 7 bat jarriko nioke. Ordenatuta dago eta gaiari zuzen heltzen zaio. Informazio egokia dauka baina orokorrean hobetzeko, audioak, esperientziak, bideoak (bertan gertatzen denaz ohartuz) ipiniko nuke, nahiz eta lan zaila izan.
Aitor Grande Diaz, Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien Fakultatea, 1.maila
1.1. Iturri ezberdinetatik dago aterata informazioa, artikulu eta elkarrizketak bat adibidez.
ErantzunEzabatu1.2. Aurkezpen argia du eta informazioa ondo ordenatuta dago.
1.3. Bideo eta argazki batzuk erabili dituzte.
1.4. Hasieratik ikusten da zertaz doan bloga eta orokorrean oso erraz ulertzen da. Dena ordenatuta dago eta ez da kostatzen informazioa aurkitzea.
1.5. Grabatutako bideoetan ez dira taldekide guztiak agertzen.
1.6. Ez ditu ortografia akatsik agerian, eta aberaztasunez idatzita dago.
2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokionez, argi ikusten da zertan doan bloga, baina es dute kontaktuan jartzeko modurik. Bideoak eta proiektua ikusita argi ikusten da zertaz hitz egin gura duten eta hauek bloga erakargarriagoa egiten dute. Bestalde proiektu hau egiteko gaiari buruzko azterketa sakona egin dutela igertzen da.
3. NOTA: 8,5
4. Jon Martin Castro JFKZ 1.maila
1Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu1.1.Informazioa iturri ezberdinetatika teratakoa da.
1.2.Aurkezpenari dagokionez oso argia da. Ataletan banatuta dago bog-a, horregatik dena argiago geratzen da.
1.3. Argazki eta bideoak ageri dira.
1.4.Lehenengo orritik garbi ikusten da zertaz doan bloga eta dena ataletan ordenatua dagoenez erabilerraza da.
1.6.Hizkun tzaren erabilera ona izan da.
2. Blogaren presentazioa oso argia da eta garbi dago zertaz doan.Bideoak eta argazkiak laguntzen dute.Blogaren sortzaileek ondo adierazi dute euren ideia.
3. 9
4.Iker Ibarluzea Salaberria. JFKZ 1 maila