PROIEKTUA

HELBURUA

   Jarduera fisikoa edo heziketa fisikoa espetxe munduan sustatzea, zehazki euskal pilota alorrean. Horretarako hainbat saio edo ekintzen bidez emakumezkoak azpi-eremu txiki batean, zapalkuntzarik gabe dibertimendurako eta bizi-arnas positiboa lortzeko aukera eskeintzea.

  • Emakumezkoen bizi-kalitatean eragin positiboa izatea.
  • Denbora zereginez betetzea.
  • Espetxeko egunerokotasunik ihes egitea eta aurrera egiteko euskarri izatea.
   Hau gutxi balitz, ekintza praktikagarri eta erraza izatea, non-nahi eta noiz-nahi praktikatu ahal izateko. Horretarako, euskal kultura sustatzeko tresna izatea, bertako ezaugarriak islatuz.


SUSTAPENA

   Heziketa fisikoa praktigarria izateko, hau da, euskal pilota emakumezkoen espetxeko egunerokotasunean sustatzeko, euskal pilota deboraldi bat simulatuko dugu, honen bukaeran "ligaren" irabazleak izanda. Baina honetarako pretenporada antzeko bat eginen da. 

   Lehenengo bi hilabetetan pilotarekin kontaktuan jartzeko 4 ekintza proposatuko ditugu. Ekintza bakoitza ondo azalduta agertuko da eta ekintzaren zailtasuna handituko dituzten alternantziak egongo dira, bi aste horietan zehar ekintza hori guztiz dominatuta izateko eta modu honetan bakoitzak bere progresioaren jakitun izateko.

 Bi hilabete pasata eta 4 ekintza horiek guztiz kontrolatutak izanda lehiaketari hasiera emango zaio. Hiru liga ezberdin egongo dira: esku-pilota buruz buru, esku-pilota binaka eta bote luzea. Euskal Pilotaren beste modalitateak lantzea gustatuko litzaiguke baina zoritxarrez espetxeetan ez dugu horrelako materialik aurkitzen eta hiru modalitate hauetan bakarrik pilota behar da, beraz, aproposenak ziren. 



   Lehiaketan zehar partidu normalak jokatuko dira, joku bakoitzaren arauak errespetatuz. Azkeneko hau hobe kontrolatzeko eta inolako arazorik ez suertatzeko, partidu bakoitzan jokalariak ez ezik gutxienez beste jokalari bat egotea eskatuko da, arbitroarena egiteko. Jokalari edo talde irabazleak 2 puntu jasoko ditu eta besteak puntu 1. Modu honetan, partidu guztiak bukatzean puntu gehien dituena "ligaren" irabazlea izango da.

  
  LEHENENGO 2 HILABETETAKO EKINTZAK


1. EKINTZA:
  • Landuko den edukia: Espazio rol finkoa
  • Behar den materiala: Pilota
  • Jardule kopurua: Nahi duten beste, bikoteka.
  • Helburua: Kolaborazio-oposizioan, pilota jo ondoren lekualdatze egokia eta tantoa egiteko gai izatea da.
   Ekintza hau burutzeko bikoteak egin behar dira, 1:1 egoeran 3 puntutara partidak jokatzen arituko direlako.

   Partidan zehar bai airez zein punpa ondoren jo daiteke pilota, baina punpa eman ondoren jotzen den bakoitzean jo duenak eta bere bikoteak frontisetik 6 metrotara kokatutako objektu finko bat ukitu beharko dute.  Aldiz, airez jotzen dutenean, frontisa ukitu beharko dute.

   Partidua bikote batek 3 puntu lortzean bukatuko da eta galdu duen bikotearen ordez beste bat sartuko da kantxan. 


ALDAERAK: 

Frontisa eta objektua ukitu ordez, beste gauza batzuk ukitu daitezke, finkoak izatearen baldintza betetzen duten bitartean. Horretaz gain, ekintza berdina beste eduki bat lantzeko erabili daiteke, espazio rol mugikorra. Horretarako ukitzen duten objektua mugitu beharko dute edo pilota jo ondoren jo duten lekuan jesarri. 
                      


2.EKINTZA:
  • Landuko den edukia: Komunikazioa
  • Behar den materiala: Pilota
  • Jardule kopurua: Nahi duten beste
  • Helburua: Kolaborazio- oposizioan, komunikazioaren bidez beste kide batekin aldatu eta tanto egiten gai izatea.
   Bi talde sortuko dira 2:2 egoeran jokatzeko. Hasieran, talde bakoitzeko bikote bat kantxa barruan egongo da eta beste jardule guztiak kanpoan. 

   Partidan zehar jokalari bakoitzak pilota kolpatzen duenean izen bat esan beharko du, bere taldeko partaide baten izena, beregana joan eta bostekoa eman, horrela errolak aldatuz, hau da, kanpoan zegoena jokatzen sartuko da eta jokatzen zegoena kanpoan bere izena entzuteko zain geratuko da. 



3.EKINTZA: 
  • Landuko den edukia: Errestoa airez
  • Behar den materiala: Pilota
  • Jardule kopurua: Nahi duten beste
  • Helburua: Errestoa airez egin behar dela kontuan izanda, tantoa egiteko gai izan.
   Jokalariak frontisaren aurrean ilara bat sortuz kokatuko dira 2:2 egoeran jokatzeko. Lehenengo kokatu den jokalaria sakalaria izango da lehendabiziko partidan eta bigarren kokatu dena errestatzailea. Partida jokatu eta tantoa irabazten duenak puntu bat lortuko du, errestatzaileak beti airez errestoa egin behar dutela kontuan izanda, bestela ez dute punturik lortuko. 

   Hurrengo partidan, aurrekoan errestatzaile izan dena sakalari bihurtzen da eta sakalaria izan dena ilararen atzera joango da bere txanda heltzeko zain. 

   Aurrekoa betez, lau txanda jokatuko dira, hau da, jardule bakoitza 4 aldiz sakalari eta 4 aldiz errestatzaile izan denean amaitzen da ekintza. 


4.EKINTZA:
  • Landuko den edukia: Bote luzea
  • Behar den materiala: Pilota eta mahai bat
  • Jardule kopurua: Nahi duten beste
  • Helburua: Joko zuzeneko modalitate bat jokatzen ikasi

   Hasteko, marraren dinamika ezagutu behar da, bote luzea marradun joko bat delako. Marradun dinamikan, jokaldian zehar marrak sortzen dira, errestoaren gunean pilota bat gelditzen denean edo bote eman ostean zelaiaren muga igarotzen duenean. Marra hauek markatuta geratuko dira, geroago jokatzeko asmoz, talde bat 40ra iristen denean edo beste marra bat sortzen denean, hain zuzen. Jokatzeko, taldeak eremuz aldatzen dira eta marra kontuan hartuz jokatzen da.

   Marradun dinamika ulertuta, bi talde sortuko dira eta talde bateko jokalariak sakearen eremuan eta besteak ostera, errestoaren eremuan. Sakearen eremuan botarria egoten da, mahai bat erabiliko da horren ordez, sakean pilota mahai horretan botea emanez sakatu behar da eta errestoaren eremuan lehenengo punpa eman. 

  Puntuak lortzeko, eremuaren arabera desberdina izango da. Alde batetik, sakearen eremuan dauden jokalariak puntuak lortzeko bai arrastaka zein botea emanez, atzeko hormara heldu behar dira. Bestetik, errestoaren eremukoek pilota sake eremuan arrastaka sartzea edo boteka sartzean bi bote ematea lortu behar dute. Horrela 10 tantotara jokatuko da.



4 iruzkin:

  1. Blogaren url-a: http://pilotazaske.blogspot.com.es/p/helburua-fisikoa-edo-heziketa-fisikoa.html
    1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    Bloga itxuraz erakargarria da eta informazioa ondo ordenatuta dagoela esan daiteke. Aukeratutako gaia oso zaila dela iruditu zait. Datuak jasotzeko iturriak erabili dituzte, artikuluak edo elkarrizketa adibidez. Elkarrizketatuarekin elkartu dira eta gainera blogean zehar dauden datuekin nabaritzen da azterketa sakona egin dutela informazioa bilatzerakoan, nahiz eta informazio asko ez egon. Erreferentziak gaineratu dira. Hasieratik ikusten da zertaz doan bloga eta orokorrean oso erraz ulertzen da. Dena ordenatuta dago eta ez da kostatzen informazioa aurkitzea. Gainera zehaztasunez idatzita dago eta hizkuntzaren aberastasuna nabaria da, akatsik gabe. Atal ezberdinak ditu eta ondo ezberdintzen dira. Tresnen eta baliabideen erabilera nabaria da blog guztiaren zehar.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    Hasieran aurkezpen edo sarrera modukoa ikusten da eta hori eskertzen da, gainera izenburu oso egokia aukeratu dutela iruditzen zait. Argi ikusten da zertaz doan bloga. Ez da ikusten beraiekin kontaktatzeko modurik, solik blogean iruzkinak jartzeko aukera. Egin behar dutena argi daukatela ikusten da, proiektua ikusten da eta bideoekin erakargarriagoa da. Ez da ikusten talde harremanik.
    Orokorrean bloga erakargarria iruditu zait, piska bat sinplea baina ondo egina. Informazio interesgarria aurkitzen da baina informazio iturri zehatzak ez daude argi, erreferentziak bai.
    3. Kalifikazioa: 7,5
    4. Hernandez Marin, Mikel. JFKZ, 1. maila.

    ErantzunEzabatu
  2. Maialen Pascual Berganzo, JFKZ 1.maila

    1. E-rubrika.

    1.1. Informazio-iturri dagokienez, elkarrizketa eta artikulu bat erabili dituzte. ONGI.
    1.2. Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean. BIKAIN.
    1.3. IKT bakarra erabili dute, bideo bat. ONGI
    1.4. Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. BIKAIN.
    1.5. Talde lana izan da. BIKAIN.
    1.6. Hizkuntza zuzena eta aberatsa da. BIKAIN.



    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko ohar batzuk.
    • Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra oso ongi dago.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak ongi daude azaldutak.
    • Proiektuaren helburu zehatzak agertzen dira.
    • Haiekin kontaktuan jartzeko modurik ez dute jarri.
    Blogaren nota: 8,5

    ErantzunEzabatu
  3. - Ebaluazio irizpide orokorrak kontuan hartutako oharrak:

    Itxuraz bloga erakargarria da eta informazio-iturri ezberdinak erbaili dituzte(artikuluak elkarrizketak edo bideoak adibidez), baina ez dira erreferentzia guztiak "iturriak" atalean agertzen, eskertzekoa izango litzatekeena.

    Esan bezala, aurkezpena erakargarria da, eta blogaren antolmenduak informazioa erreztasunez aurkitzea ahalbidetzen du. Gainera, testuaren txukuntasunak, argazkiek eta bideoek ikusgarriagoa egiten dute bloga. Hizkuntza aldetik erabiñlitako euskara ulergarria eta aprooposa iruditu zait, akats ortografiko gutxirekin.

    Bestetik, nahiz eta egileen argazki edo bideorik ez agertu, Nerian Martini egindako elarrizketan kolaborazioa nabaria da.

    - Ebaluazio irizpide zehatzak kontuan hartutako oharrak:

    Sarreran, euren buruak aurkeztu eta blogaren helburu orokorra zehaztu dute, proiektuaren sarrera bat ere eginez.

    "Proiektua" atalean, kartzelan Euskal Pilota sustatzeko ekintzak aurkeztu dituzte, landuko den edukia, materiala eta lan baliabidea zehaztuz. Ordea, aurreikusitako gastauk ez dira aipatzen, ezta kontaktatzeko modua ere.

    Blogaren gaia oso originala eta interesgarria iruditu zait, baita proiektua aurera eramateko plangintza ere.

    Nota: 8,5

    ErantzunEzabatu