Gaurko honetan, 2016ko azaroak 22an, Nerian Martin izeneko emakume batekin elkartu gara. Biltze honen funtsa hurrengo izan da: Nerian, magisteritzako ikasketak burututako emakume bat da eta orain tesi edo proiektu bat egiten ari da. Horren arira, bere tesia espetxeratutako emakumeen alorrean murgilduta dagoenez, oso interesgarria eta baliagarria iruditu zaigu bere esperientzia entzun eta plazaratzea. Beraz, segidan agertuko den elkarrizketa bere ikuspuntutik erantzundako galdera sorta da:
1-Hasiera batean, zerk piztu zizun interesa espetxe alorreko emakumeekin lan egiteko?
Nire lehenengo ideia ez zen izan tesia honi buruz egitea, baina Oiduirekin hitz egiten egon nintzen eta nire lehenengo ideia, emakumeekin proiektu on bat egitea izan zen, baina oso zaila egin zitzaidan. Azkenean, Oiduik proposatu zidan gai honi buruz tesia egitea, berak gai honi buruz egin zuen lagun bat zuelako Valentzian.
2-Lan honekin, zein da lortu nahi duzun emaitza?
Printzipioz gure ideia, emakumeak ariketa fisikoa egitea eta honek, beraien bizitzan zer sortzen duen jakitea izan da. Baina noski, gai honetan alderdi ezberdinak daudenez, gure ideia nagusia, beraiek ariketa fisikoa praktikatzean zer sentitzen duten da. Guk badakigu, espetxetik datozela eta ez dutela ezer egin nahi, arratzaldero eserita egotea nahi dutela. Orduan beraiek mugitze da guk lortu nahi duguna.
3-Hau jakinda, lortzen al dituzu emaitza edo lortu nahieko horiek?
Batzuetan bai eta beste batzuetan ez. Orain bi proiektu ditugu, bat espetxean burutzen hari garena eta bestea pisu batean. Presoak hirugarren graduan daudenez, espetxeetan pasatzen dute gaua eta egunean zehar pisuan egoten gara. Espetxeetatik irtetzen direnean, ikastaroak egiten dituzte eta gero arratzaldean lasai egotea gustatzen zaie, orduen gure helburua, asteko arratzalde batean ariketa fisikoa egitea da. Baina askotan ez dugu lortzen, denbora, beste modu batera pasa nahi dutelako.
4-Horretarako ze baliabide sorta erabiltzen dituzu?
Gu, ni eta beste irakasle bat egoten gara beraiekin. Guk azteartero zerbait egitea proposatzen diegu, printzipioz beraiek aukeratzen dute zer egin, paseatzera, gimnaziora, korrika egitera joatea… hasiera batean beraieri erabakitzen dute, bestela guk erabakitzen baldin badugu, ez dute nahi izaten. Beraien helburua, gurekin hitz egiten denbora pasatzea denez, ariketa fisikoa bigarren maila baten uzten dute.
5-Zure proposamen eta ekintzak burutzeko, zein adineko pertsonekin eramaten dituzu aurrera?
Pisuan bertan, adin desberdineko hamahiru emakumeak ditugu, hamazortzi urteetik hirurogei urterarte bitartekoak. Danetatik izan dugu.
6-Orainarteko esperientzia positibo zein negatiboak
Guretzak denbora da azteartero bertara joatea, eta askotan beraien erantzuna “ez dutela egin nahi” izatea. Baina egia da, bertatik irtetzean ondo sentitzen garela, beraiek ariketa fisikoa egitean pozik eta hobetoa sentitzen direlako eta gurekin hitz egitean lasaiago gelditzen direlako.
Hasieran, hau da, lehenengo egunetan denak animatzen dira, hamahiru presoak, baina azken momentuan bertaratuko ez diren mezuak jasotzen ditugu, eta azteartzea heltzean bi edo hiru emakumekin elkartzen gara. Guk hori kontuan edukitzen dugu, hau da, ordu erdi arinago ez dutela etorri nahi esan ahal digutela, eta azkenean bi-hiru presoekin elkartu ahal garela, baina bueno, nahiz eta preso gutxi eduki, bertaratzen direnekin ondo ibiltzen gara.
7-Eta hori zergaitik gertatzen dela uste duzu?
Normala da, beraiek ohituta daude denbora ezer egin gabe pasatzea, eta orduan berain gorputza ere egoera horretara ohitzen doa. Espetxeetatik irtetzean ez dute ezer egin nahi, baina lehen esan dudan bezala, ariketa fisikoa burutu ondoren hobeto sentitzen dira, eta “hurrengo azteartean animatuko nahiz” esaten digute.
8-Zuk bakarrik bideratzen al duzu lan hau?
Ez, Nagore deitutako beste irakasle batekin bideratzen dut, berak ere tesia egiten ari delako. Berez, guk biok eramaten dugu proiektu hau aurrera, baina pisuan bertan hezitzaile batzuen laguntza ere edukitzen dugu. Espetxeetara joaten garenean aldiz, hezitzaileekin ere joaten gara, baina beraiek beren lana (preso batzuekin hitz egin) egiten dute eta guk gurea (presoei ariketa fisikoa eginaraztea).
9-Egiten duzun honetan, ze onura ateratze dituzu besteekiko laguntasunean arituz?
Egia da, askotan desmotibatuta irtetzen garela denbora asko pasatzen dugulako hau egiten eta batzuetan ez ditugulako nahi ditugun emaitzak lortzen. Baina beste alde batetik, gauza on asko ataratzen ditugu, ikusita konfidantza bat dutela gugan, beraiek egindako gauza guztiak kontatzen dizkigutelako, nola sentitzen dire, familiarekin duten harremana. Azken finean, hor lortzen dugun konfidantza, ez dugu soilik ariketara fisiko egiteko erabiltzen, azkenean ondo sentitzen zara, zeren eta badakizu beraientzako ba garrantzitsua dela momnetu horiek bizitzea.
10-Amaitzeko, zer faktorek izan dezake eragina gugan, guk ere proiektu hau aurrera eramateko?
Interesa edukitzea oso garrantzitsua da, hau da, zuek gai honen inguruan lan egin nahi baldin baduzue interesa duzuelako izan dadila. Badakizue, gu hor egongo garela laguntzeko, tesia egiten beste urten batzuk pasatu beharko ditugulako.
Faktoreei dagokionez, guk adibidez, hasiera batean ADAP-ekin hitz egin eta beraikin harremanetan jarri ginen, eta ondoren emakumeekin, beraiei gure buruak aurkeztuz. Horrez gain, proeiktu hau aurrera eramateko, beraiek ikusi behar dute, zuk interes bat duzula, beraiekin egotea nahi duzula eta proposatzen diezuna ona izango dela beraintzako.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina