2016/11/24

SARRERA

Gu, Lide Azueta, Alaitz EgaƱa, Ane Extremiana eta Irati Etxarri gara. Aurten, euskal pilotako irakasgaia dugunez, kurtso hasieran esku pilota espetxeetan sustatzeko talde bat sortu genuen eta gure proiektua aurrera eramatea erabaki dugu.
 

Euskal pilotak betidanik indarra, lotura eta garrantzia handia izan du gure kulturan eta gure lurraldeetan, baina leku batzuetan ez da inoiz praktikatu, adibidez, espetxeetan.

Zergatik ezin da espetxeetan euskal pilota praktikatu? Zergatik presoek ezin dute euskal pilota ezagutu eta praktikatu? Espetxe askotan ez da euskal pilota praktikatzen, eta orduan bertan dauden presoek ez dute kirol dibertigarri hau ezagutzen. Horregatik, bai gure kultura bultzatzeko, aktibitate hau ez galtzeko eta bertan dauden presoak beraien denbora beste modu batean pasatzeko, euskal pilota bertan praktikatzea ideia ona dela pentsatu dugu.

Gure helburu nagusia espetxeetan euskal pilota sustatzea eta bertan dauden presoak dibertitzea da, beti ere gure kulturaz zerbait ikasten dutela kontuan izanda. Orduan, beraiek kirol honetaz informazio gehiago edukitzeko, espetxeetara joatea eta bertan euskal pilotako hainbat jokamolde erakustea pentsatu dugu, ondoren bertatik irtetzean berain inguruko jendeari erakusteko eta euskal pilota munduan zehar zabaltzeko.


Presoen aisialdirako ekintza bat bihurtzeaz gain, beraien egoera errezago eramateko eta dituzten arazoetaz ahazteko tresna bat bihurtzea nahi dugu, euskal pilotak, burua jolasez beteriko mundu batera eramaten dizulako eta aurpegian irribarre bat ateratzeko gai den kirol bat delako.