Gu, Lide Azueta, Alaitz EgaƱa, Ane Extremiana
eta Irati Etxarri gara. Aurten, euskal pilotako irakasgaia dugunez, kurtso
hasieran esku pilota espetxeetan sustatzeko talde bat sortu genuen eta gure
proiektua aurrera eramatea erabaki dugu.
Euskal pilotak betidanik indarra, lotura eta
garrantzia handia izan du gure kulturan eta gure lurraldeetan, baina leku
batzuetan ez da inoiz praktikatu, adibidez, espetxeetan.
Zergatik ezin da espetxeetan euskal pilota
praktikatu? Zergatik presoek ezin dute euskal pilota ezagutu eta praktikatu?
Espetxe askotan ez da euskal pilota praktikatzen, eta orduan bertan dauden
presoek ez dute kirol dibertigarri hau ezagutzen. Horregatik, bai gure kultura
bultzatzeko, aktibitate hau ez galtzeko eta bertan dauden presoak beraien
denbora beste modu batean pasatzeko, euskal pilota bertan praktikatzea ideia
ona dela pentsatu dugu.
Gure helburu nagusia espetxeetan euskal pilota
sustatzea eta bertan dauden presoak dibertitzea da, beti ere gure kulturaz
zerbait ikasten dutela kontuan izanda. Orduan, beraiek kirol honetaz informazio
gehiago edukitzeko, espetxeetara joatea eta bertan euskal pilotako hainbat
jokamolde erakustea pentsatu dugu, ondoren bertatik irtetzean berain inguruko
jendeari erakusteko eta euskal pilota munduan zehar zabaltzeko.
Presoen aisialdirako ekintza bat bihurtzeaz
gain, beraien egoera errezago eramateko eta dituzten arazoetaz ahazteko tresna
bat bihurtzea nahi dugu, euskal pilotak, burua jolasez beteriko mundu batera
eramaten dizulako eta aurpegian irribarre bat ateratzeko gai den kirol bat
delako.

